2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

BARNEKO ERAGILEAK 3 : Lurrikarak eta itsasikarak



LURRIKARAK EDO SEISMOAK:
Lurraren barruko aldean sortutako mugimenduen ondorioz, lurrazalean gertatzen diren mugimendu edo dardarak lurrikarak edo seismoak dira.
Plaken arteko talken eraginez sortu eta uhin sismikoen bitartez zabaltzen dira.

Lurrikara sortu den tokiari (lur barnean) hipozentroa deitzen zaio eta hipozentrotik gertuen dagoen lurrazaleko tokiari epizentroa deitzen zaio.
Batzuk oharkabean pasatzen dira eta sismografoen bidez baino ez dira sumatzen. Beste batzuk, ordea, izugarriak dira eta kalte handiak eragiten dituzte.


ITSASIKARAK ETA TSUNAMIAK:
Itsasikarak itsaspean (itsasoaren azpialdean) gertatzen diren lurrikarak dira.
Itsasikarek olatu erraldoiak eragiten dituzte eta olatu hauek tsunamiak deitzen dira.


Tsunamiaren sorrera


Tsunamiek suntsidura handiak eragiten dituzte

http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0327/0265/f/538/lurrikarak_nagusia.swf 



SISMOGRAFOA: Lurrikarak erregistratzeko eta neurtzeko tresna da.

Lurrikarak neurtzeko RICHTER eskala erabiltzen da.

Richter eskala:
3,5 arteko lurrikara: ia ez da nabaritzen.
3,5-5,4 lurrikara: nabaritzen da baina ez du kalterik eragiten.
5,5-6,0 lurrikara: kalte arinak eragiten ditu.
6,1-6,9 lurrikara: kalte larriak eragiten ditu.
7,0-7,9 lurrikara: lurrikara handia, kalte oso handiak.
8,0tik gora: suntsidura handia eragiten du.

Sismografo eramangarria

Lurrikara baten sismograma





 




2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena

BARNEKO ERAGILEAK 2 : Sumendiak





SUMENDIAK:
Irekigune bat duten mendiak dira. Irekigunetik magma ateratzen denean, sumendiak erupzioa izaten du. Mantuko magma (harri likidoak eta oso-oso beroak) tximiniatik igotzen da eta kraterretik, sumendiaren ahotik, ateratzen da. 
 

Kraterraren inguruan dauden materialek konoa osatzen dute eta kanporatzen den magmak, laba izena du. Laba hozten denean gogortu egiten da eta magma harriak sortzen dira.




http://webgunea.ikastola.net/txanela_6/sumendiak/sumendiak_sarrera.swf



BARNEKO ERAGILEAK 1: tolesturak eta failak





TOLESTURAK ETA FAILAK:
Lur planetak plaka kontinentalak ditu. Bi plakek talka egiten dutenean (elkar jotzen dutenean) mendikateak sortzen dira.

Talka horren ondorioz bi fenomeno ezberdin bereizten ditugu: 
 
Tolesturak: Plaka kontinentalak talka egitean, batzuetan, lurra tolesten da hautsi gabe. Horren ondorioz, lurra goratu egiten da. Modu horretan sortu dira munduko mendikate altuenak: Himalaia, Andeak, Alpeak… .
  


Tolestura motak: Tolestura mota asko daude baina ohikoenak ondokoak dira:
Failak: Plaka kontinentalak talka egitean hausturak sortzen dira lurrazalean. Haustura horiei failak deritzegu.

Altyn Tagh faila. Txina.
San Ramón faila. Txile.




San Andrés faila. Estatu Batuak.


Faila motak: Ohikoenak ondokoak dira:






2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

INDAR EDO ERAGILE GEOLOGIKO ETA GEOMORFIKOAK




Indar edo eragile geologiko eta geomorfikoak 

Lurraren itxura aldatzen duten fenomenoak dira. Sortzen diren tokiaren arabera, bi motatakoak izan daitezke:

  
Barneko eragileak edo Indar eraikitzaileak

 Lur barnean sortzen dira: Tolesturak eta failak, sumendiak, lurrikarak edo seismoak… .

 


 





Kanpoko eragileak edo Indar berdintzaileak
Lurrazalean higadura sortzen dutenak: Haizea, itsasoa, glaziarrak, ibaiak… .